Lege oharra

Lege informazioa eta Datuen babeserako politika

Webgunearen titulartasuna

Domeinua: www.eibar.eus
e-maila: pegora@eibar.eus
Titularra: Eibarko Udala
IFK: P2003100A.
Helbidea: Untzaga plaza, 1. 20600 Eibar (Gipuzkoa).
Telefonoa: 943 708400.
Faxa: 943 708416.

 

Lege informazioa

Eibarko udalak, www.eibar.eus domeinuaren bidez, Eibarri buruzko informazio orokorra eskaintzen du; eta bereziki, udalarenak bereak diren informazioak eta gestioak.

Eibarko udalak, aurretik abisurik emateke, bere domeinuan jasotako informazioa aldatu eta eguneratu egin dezake, bai edukiari dagokionean nahiz diseinuari eta aurkezpenari dagozkienetan.

Eibarko Udala da eibar.eus domeinuan jasotako diseinuaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. eibar.eus domeinuan jasotako edozein motatako markak edo zeinu bereizgarrik ere indarren dagoen legeriaren babesa du. Horietako edozein baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatuko bada, jabetza intelektualaren eskubideak urratu egingo lirateke.

Web-ean sartzea eta bertan dagoen edukiari eman dakiokeen erabilera, erabiltzen duenaren erantzukizunekoa da ez beste inorena. Sartze edo informazio-erabilera horretatik sor daitezkeen ondorioen edo kalteen inguruan Eibarko Udalak ez du inongo erantzukizunik izango, bere eskumenekin diharduenean derrigorrez bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik ondorioztatzen diren jarduera guztietan izan ezik. Eibarko Udalak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken ondorioz sortutako inongo erantzukizunik.

Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada; Eibarko udalaren jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalteak eta galerak egiten bazaizkie, erakunde honi legez dagozkion egintzez baliatzeko bidea emango diote eta, hala balitz kasua, baliatze horretatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak eska ditzake.

Webgunea erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Eibarko udalak, udalerri honetako herritar guztien eta internet erabiltzen duten guztien esku jartzen duen webgunea da hau. Zerbitzua ematea eta erabiltzaile guztiei informazioa ematea du helburua; baita Eibarko herria eta bertako jarduera ezagutzera ematea ere.

Eskubide guztiak daude gordeta. Ez dago baimenik webgunea bera eta bertako edukiak aldatzeko.

Webgune honen bidez ematen den administrazio-informazioak ez du ordezkatzen Egunkari eta Buletin Ofizialetan publikatu edo argitaratu behar diren dokumentuen argitalpena, izan ere, horiek baitira dokumentuen edukiaren fede ematen duten argitalpenak.

Eibarko udalak ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik etorri eta webgunean agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna, ez eta esteken edo beste sistema batzuen bitartez eskuratu daitekeena ere.

Eibarko udalak ez du erantzukizunik hartzen webgunean dagoen informazioaz beste hirugarrengo batzuk edo entitateek egiten duten erabileran; hala ere, hirugarren horiek zenbait dokumentu eta aplikatiboetarako dauden abisuek diotenari kasu egin beharko diote.

Eibarko udalak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez izatea; ez du bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edo webgunean ezin sartzeagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizunik.

Eibarko udalak, webgune honetako edukiak, informazioa, aplikatiboak…eta abar aldatzeko eta gehitzeko eskubidea du, eta edozein unetan egingo du aurretik abisatzeke.

Eibarko udalak webgune honen funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izatea nahi du, sortzeko izan den helburua betetzea; horregatik mantentzen du helburua betetzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak ipinita, baina ez du bere gain hartzen funtzionamenduan egon daitezkeen akatsen edo ajeen erantzukizunik.

Eibarko udalak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, beraz, badaezpada, ahalik eta gehien kontsultatzea gomendatzen du.

Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Azalpenik edo informaziorik behar izanez gero, iradokizunik, kexarik sartu nahi izanez gero, bertako kexa, abisu eta iradokizunen postontzia erabil daiteke.

Erabilerarako baldintza nagusiak eta datu pertsonalak babesteko politika

Webgune hau erabiltzen duenak badaki erabiltze hutsarekin onartu egiten dituela erabilera-baldintzak. Baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzaren bat baduzu, arren eskatzen dizuguna da ez erregistratzeko eta webgune hau ez erabiltzeko.

Datuak babesteko politika

Webgune honek gure udalerriko hiritarrei argibideak edo informazioa ematea du helburu nagusitzat.

Udal honek bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren alorrean dauden legezko betekizun guztiak, batez ere ondoko hauei buruzkoak:

  1. Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.
  2. Datu bilketaren helburua.
  3. Informazioaren hartzaileak.
  4. Egiten ditugun galderak aukerakoak edo derrigorrezkoak diren.
  5. Datuak eskuratu izanaren edo ukatu izanaren ondorioak.
  6. Heltzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzeko aukera.
  7. Tratamendu kontrolatzailearen edo, hala badagokio, bere ordezkariaren identitatea eta helbidea.

Eibarko udalak nahi duena da erabiltzaileak behar adinako informazio egokia izatea, erabiltzaileak, datuak nola eskatzen diren ikusita, bere datuak, berariaz, nahi duelako eta bere borondatez eman nahi dituen ala ez erabaki dezan.

www.eibar.eus domeinurako bisita modu anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara heltzeko -kudeaketa edo tramite berezi batzuk dituztenak- eman behar dituzte erabiltzaileek euren datu pertsonalak, derrigorrezkoak eskatzen den zerbitzua emateko. Horren haritik erabiltzaileari jakinarazten zaiona da bere datuak fitxategi batean gordeko direla, eta fitxategi horren arduraduna udal hau dela.

Kasu bakoitzean kontrakorik esaten ez bada, eskatu eta batzen diren datu horiek derrigorrezkoak eta nahitaezkoak dira webgunerako ezarritako zerbitzuak jaso eta emateko. Erabiltzaileak benetako datuak eman behar ditu, zehatzak eta osoak; ematen dituen datu horiek ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, edo eguneratuta ez badaude, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Datu horiek Eibarko Udalaren fitxategi informatizatuetan sartuko dira eta Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritako xedapenen arabera tratatuko dira, baita administrazio publikoek bete beharreko gainerako arautegien arabera ere (biztanleen errolda...).

Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu-xede edo hirugarren bati lagatzekoak, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298. zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Eibarko udalak, tratamendu xede dituen datu pertsonalak isilpean edo sekretupean edukitzeko konpromisoa hartzen du eta datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri teknikoak eta antolaketa-neurri guztiak hartzeko asmoa duela adierazten du, beharrezkoak segurtasuna bermatzeko eta datuok galdu eta aldatu ez daitezen edo baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin; horretarako, teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta datuok dituzten arriskuak kontuan hartzen dira, arrisku horiek giza egintzatik edo ingurune fisikotik edo naturaletik datozela ere.

Datuetara sartzeko baimena edukiko duten bakarrak euren lana egiteko erabiltzaileen datuak behar dituzten udal beharginak izango dira. Udal langile edo behargin batek datu pertsonalak babesteko politika edo segurtasun politika hausten badu, diziplina-egintzen menpe geratuko da.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duten pertsonak nahi duenean erabili ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eskubidea, eta, hala balegoke, aurka egiteko eskubidea; hori dena Datuak Babesteko Lege Organikoak eta gaiari buruzko gainerako araudiek ezarritakoaren arabera.

Eibarko udalak ez ditu saltzen, ez alokatzen edo hirugarren pertsonen esku uzten webgunean bisitariek emandako datu pertsonalak. Informazio hori ez da marketing zuzeneko ekintzetarako erabiliko, aurrez jakinari eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Eibarko udalak informazio hori erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta emailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko, beti ere erakundeari, zerbitzuei eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.

Azkenik gomendio hau ematen dugu: erabiltzailea ez bada bere ordenagailua erabiltzen ari, udal webgunetik irten baino lehen ez dezala ahaztu saioa ixtea, bai ere nabigatzailea ixtea ere. Hori egitea komenigarria da erabiltzailearen datu pertsonalak eta posta inork atzitu ez ditzan, batez ere, erabiltzailearen ordenagailua hirugarrenek erabil badezakete edo beste batzuekin partekatzen badu edo toki publiko bateko ordenagailu bat bada (liburutegi batekoa edo ziberkafetegi batekoa, esate baterako).

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzean, Eibarko udalari irizten zaio erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta ondo ulertu eta bete dituela bertan emandako aholkuak.

Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, mesedez, ez erabaki gure webgune hau. Baldintza hori aldatzea egoki ikusten dugunean aldatu ahal izateko eskubidea guretzat gordeko dugu. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak udaleko webgune hau edo beste bat erabiltzen segitzen badu, aldaketa horiek goitik behera onartu dituela ulertuko da.