HABEko azterketak

Ikasturte horretan HABEren Erregistroko euskaltegi batean matrikulatuta egon behar da A1, A2, B1, B2 edo C1 mailan. C2 mailako ikasleen kasuan, aurreko ikasturtean matrikulatutakoak ere onartzen dira.

Euskaltegian erakutsi behar du ikasleak maila hori baduela, eta horretarako egingo den proba gainditu behar du. Behar den datarako ikasten ari den maila Euskaltegian gainditu ezean, beheragoko mailara aurkezteko aukera izango du, gutxienez, euskaltegiko urrats bat gainditu badu.

Aurreko baldintza horiek betez gero, HABEko azterketarako dagokion mailarako matrikula egin dezake.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • HABEko azterketen inguruko informazioa kontsultatzeko sakatu hemen.  
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien baliokidetzaren gaineko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.