Juan Bautista Gisasola

Juan Bautista Gisasola, eskolari izena ematen dion eibartarra, gaztetatik hasi zen konposizioaren alorrean nabarmentzen; harmonia eta kontrapuntua ederki asko ezagutzen zituen. Escudero maisuaren iritziz, Euskal Herriko konpositorerik onenetakoa. Pianoan ere ospe handia zuen.

Bere lan ezagunenetako batzuk "Atxia Motxia", "A Mutil", "Tota Pulchra", "Ave Maria" eta "Arrateko Amari" dira. (Iturria: Egoibarra. Eibarko Kultur Ondarea).

Orfeón Vasco-Fuerista eta Orfeón Eibarrés koruak zuzendu zituen, baita Parrokiako korua ere. Fede handiko gizona zenez, Arrateko Amari 7 lan eskaini zizkion.

2007ko irailaren 18az geroztik eskolaren egoitza Portalean dago.

Ikasgelek Eibarko musikari edo musika taldeen izenak dauzkate: Jose Ramon Orozko, Sostoatarrak, Juan Etxaniz, Sarasuatarrak (Antonio y Ramón), Zuluagatarrak (Agustín y Jacinto), Felix Aranzabal, Don Poli, La Marcial banda, Juan Larrinaga, Leon Laspiur y Orfeón Eibarres.

Juan Bautista Gisasola Musika Eskola musika ikasketak eskaintzen ditu 7 urtetik hasita adin mugarik gabe.

Izen - emateak: Pegora (010 - 943708400).

Informazioa: Portalea (943708435, goizez).

Posta elektronikoa: jbgmusikaeskola@gmail.com

2016-2017 ikasturteko matrikulazio orria deskargatzeko SAKATU HEMEN.