Pianoa

Pianoa hari kolpatuzko tekladun instrumentua da.

Historia

Pianoaren aitzindaria Bartolomeo Cristoforik asmatutako klabikordioa da. Ez dago oso zehatz esaterik noiz sortu zuen instrumentu hau; baina, bere patroi izandako Medici familiaren inbentario batek, 1701 urtekoa, lehenengotarikoa izan daitekeen instrumentu baten existentzia erakusten du.

Cristoforik egin zituen lehenengo pianoetatik aurreapen handiak eman dira baina oinarrizko ideia eta kontzeptuak berdinak dira eraikitzerakoan. Material berriak erabiliz soinu kalitate hobea lortu zen, teklatuaren nota kopurua handiatu egin zen gaur egun ditugun 88 teklararte.