Klarinetea

Klarinetea zurezko haize instrumentua da. Izena italierazko clarino-tik datorkio (tronpeta txikia). Barroko garaian, instrumentu hori ordezkatzeko hasi ziren erabiltzen, kromatismo maila handiagoa lortzen baitzen honekin.

Kaina xumez osatutako bokila du eta, orkestraren barnean, zurezko haize instrumentuen sailean kokatzen da, txirularen, oboearen, adarraren eta fagotaren ondoan.

Musika klasikoaren arlotik kanpo, jazzean ere asko erabiltzen da.  

Calamardo clarinete

Historia

Klarinetearen arbasoa da chalumeau frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna.

XVII. mendean, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuelarik. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo bertsiorantz eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugularik:

  • Boehm sistema, ia Europa osoan, Asian eta Amerikan erabiltzen dena.
  • Öhler sistema, Alemania, Austria eta inguruko herrietan erabiltzen dena.

XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zutelarik. Johann Christoph Denner alemaniarrari esleitu ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari clarinetto izena eman zioten (clarino +-etto), tronpeta txikia, alegia.

Lehen klarineteak beheko erregistroetan mugitu ziren eta klarinetejoleek chalumeaux tresna erabiltzen jarraitu zuten nota baxuetan, baina klarineteen hobekuntzen aurrean, chalumeau erabiltzeari utzi zioten.

Hasierako Denner klarineteak bi giltza zituen eta eskala kromatikoa egiteko gai zen, baina ekoizle berriek giltza gehiago erantsi zizkioten, afinazio hobea eta erregistro zabalxeagoa lortzeko xedea. Mozarten klarinete klasikoak behatzentzako 8 zulo eta 5 giltza zituen.

Berehala txertatu zituzten klarineteak orkestretan. Ondorengo modeloek aurrekoek baino soinu samurragoa zuten.

Mozart maixuari izugarri gustatzen zitzaion giza ahotsaren gertuko ikusten zuen klarinetearen soinua eta instrumentu honentzako pieza ugari idatzi zuen.

Era berean, jazz estiloaren garapenean ere zer esan handia izan du, bai hasierako elkarteen eta big banden osaeran, baita klarinetea espresio bide hartu zuten instrumentista handien izaeran ere.