Hizkuntza musikala

Musikak bere hizkuntza propioa dauka, eta horrekin tonua, notazioa, eskala edo denboraren seinalea ez ezik, musikariak jo behar duen sentimendua ere hitz bihurtzen da. Horrela, notak adierazten duten sinboloez gain, goiko angeluan partitura bakoitza nolako intentsitaterekin jo behar den azaltzen duen argibide-multzo bat aurkitzen dugu italieraz.

Horrela, esate baterako, "pp" seinalea aurkitzen badugu, pianissimo jo behar dugu, leuntasunez... Hortik aurrera honako aukera hauek edukiko genituzke:

  • Piano (p): leuntasunez.
  • Mezzo-piano (mp): leun arintasunez.
  • Mezzo-forte (mf): gogor arintasunez.
  • Eta horrela fortíssimo-raino(ff), oso gogorki.

Baina hizkuntza musikalak zera ere adierazten digu: gero eta altuago ala baxuago, sentimendu goxo batekin, leuntasunez edota, gogorki jo behar den. Bariazio horiek ñabardurak dira eta pieza musikala interpretatzerakoan ezibestekoak dira. Hala eta guztiz ere, seinaleak zehaztugabeak izan daitezke edo era desberdinez interpreta daitezke. Musikagileak emandako argibideetatik, musikariak egiten duen interpretazioaren arabera, bere kalitatea ona ala txarra izango da.