Musika Eskola

Juan Bautista Gisasola

Eibarko Musika Eskola

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren xedea eibartarrei musika-hezkuntza proiektu bat eskaintzea da, erakargarria pedagogia aldetik, eraginkorra musika aldetik eta ekonomikoki bideragarria. Musika-tresnen gure irakaskuntza proiektu honetan joera musikal guztiek dute lekua, eta adina ez da ikasteko eragozpen.

Zazpi urtetik aurrera matrikula zaitezkete gure Musika Eskolan. Musika-hezkuntzak pertsona bezala hazten lagun zaitzaten, eta, arte-heziketa den aldetik, zuen sentiberatasuna garatzen lagungarri gerta dakizuen nahi dugu Musika Eskolatik.

Horretarako profesional taldea daukagu buru belarri lanean, Eibarko gizarteari eta gure ikasleei egunean-egunean zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 9:00tatik - 14:30era.

  • Arduradun politikoak: Maria Isabel Larrauri Arriaga eta Alberto Albistegui Zamacola
  • Arduradun teknikoa Pilar Pujana Arnaiz
  • Idazkaria Iker López de Viñaspre
  • Helbidea Bista Eder, 10 - Portalea eraikina, 4. pisua
  • Telefonoa 943708451 / 943702725
  • Helbide elektronikoa jbgmusikaeskola@gmail.com