Dantza Gela

Portalea Kultur Etxeko 3. solairuan aurkituko duzu. Bertan, Eibarko Kezka Dantza taldeak, besteak beste, bere zerbitzuak eskaintzen ditu.

Eibarko Kezka Dantza Taldea 1958. urtean sortu zen Eibarko Klub Deportiboan, eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu.