Internet eta ofimatika zerbitzua. Dokumentuak eskaneatzeko edo inprimatzeko zerbitzua.

Zerbitzu honen bidez bazkideak etxetik ekarritako ordenadorea nahiz Liburutegikoak erabil ditzake Internetekin konektatzeko.

ARAU OROKORRAK

Gela honetako ordenadoreek hiru aukera dute: Interneterako sarbidea, liburutegiak dauzkan CD-ROMak kontsultatu ahal izatea eta ofimatika.

Hilero gehienez 30 saio dituzu.

Saioak ordubetekoak dira. Ordu-erdikoak 14 urte baino gutxiago badituzu.

Saioa ixterakoan saio osoa deskontatuko dizu, nahiz eta denbora ez agortu.

Kontuan izan ezin dituzula ordenagailu berean saioak segidan egin.

Saioa bukatzean nabigazio datuak eta sortutako artxiboak desagertu egingo dira, berreskuratzeko aukerarik gabe. Kontuz honekin eta gorde dena saioa bukatu aurretik.

Zerbitzua erabili ahal izateko liburutegi bateko bazkidea izan behar zara eta mostradorean alta eman.

6-14 urte bitarteko bazkideek, gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute Internet zerbitzua erabili ahal izateko. Horretarako gurasoak bertaratu beharko dira baimen-orria sinatzeko.

Liburutegiak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak jasoko duen informazioaren erantzukizuna, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan CD-ROMak instalatzetik letozkeen eragozpenak ere.

ORDENAGAILU LIBREAK 

Helduen liburutegian 7 ordenagailu daude erabilera librekoak. Umeen liburutegian 3 dira.

Aldez aurretik erreserbatu gabe erabili daitezke.

Ordubeteko saioa egin dezakezu. 14 urte baino gutxiago badituzu, ordu-erdikoa izango da saioa. 

10 MINUTURAKO ORDENAGAILUA  

Egunean 10 minutuko 3 saio egin ditzakezu.

Erabilera honek ez du saiorik deskontatuko. 

ERABILTZAILEAREN JARDUNA 

puntxarxa.net/eibar/usuarios helbidean sartuz gero, zure identifikazio-datuak, egindako saioak eta inprimatutakoak ikusi ahal izango dituzu. Hemendik pasahitza ere aldatu ahal duzu. 

INPRIMATZEAK KARGATZEA 

Helduen eta Umeen liburutegietan dauden Kioskotik egin dezakezu 

  • Zuri- beltzekoak  0,10 €
  • Koloretakoak 0,25 €

Txanponak bakarrik onartzen ditu

Kreditua ez da iraungitzen.

WIFI SARETIK DOKUMENTUAK INPRIMATZEKO ZERBITZUA

Norberaren gailutik inpresorara dokumentuak bidaltzeko aukera: ordenagailu eramangarria, mugikorra edo tableta.

Begiratu hemen nola egin

DOKUMENTUAK EDO ARGITALPENAK ESKANEATU

Dokumentuak digitalizatu eta USB batean sartzeko eskanerra. Horrela, zerbitzua behar duen pertsonak eskaneatu duena inprimatu ahalko du gure ordenagailuetatik edo bere ekipotik (WIFI konexioa erabilita).

Eskaner honi elementu bat gehitu zaio, liburu edo aldizkarien atalak eskaneatzeko eta lortutako dokumentua paperean inprimatu ahal izateko.