Ikasgela

Juan San Martin liburutegiko gela hau bakarka ikasteko eta taldean lan egiteko lekua da.

Gela hau erabiltzeko bete beharreko jarraibideak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea
  • Talde-lanerako erabiltzen denean, beste pertsona batzuei ikasteko edo lasai irakurtzeko aukera ematen dien ahots-tonua erabiltzea
  • Altzariak eta instalazioak egoera ezin hobean mantentzea, kalterik egiteke eta modu txarrean erabiltzeke
  • Gelaren barruan ura bakarrik hartu ahal izango da. Beste elikagai batzuetarako, irten ikasgelatik
  • Gelan ezin izango dira 36 pertsona baino gehiago egon

Gela hau bideo-zaintzako sistema batek kontrolatzen du. Erabiltzaileei ez zaie portaera desegokirik onartuko.

Erabiltzaileek bidezkotzat iruditzen zaizkien iradokizunak egin ahal izango dituzte espazio honen funtzionamendua hobetzeko.