Etxerako mailegua

Pertsona bati liburuak, ikusentzunezkoak edo bestelako materialak ematea da, denbora mugatu batez eta zenbait baldintzatan. Mailegua librea eta doakoa da, irakurle karneta baino ez da behar.

Mailegu-kopurua:

Juan San Martin Liburutegia

Irakurle bakoitzak gehienez ere 6 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoa, diskoa, CD-ROMa edo aldizkaria).

Sareko gainerako liburutegiak

Erabiltzaileak gehienez ere 16 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan Sareko liburutegietatik: 8 liburu eta 8 material berezi. Horrek esan nahi du irakurleak bere liburutegitik maileguan 3 liburu hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik beste 5 liburu ere hartu ahal izango dituela.

Mailegualdia eta berritzealdia  

1) Mailegualdia hauxe izango da:

  • Liburuak. 21 egun.
  • Material bereziak. 7 egun. Epe hori ezartzeko kontuan izan da, batetik, materialaren ezaugarriak direla-eta denbora gutxiago behar dela kontsultarako eta, bestetik, liburutegi txiki askoren fondoak ez direla tamaina handikoak.

2) Berritzealdiak hauexek izango dira:

  • Liburuak. Monografien mailegua beste 21 egunez luzatu ahal izango da. Liburua erreserbatuta egonez gero, mailegua ezin izango da berritu. 
  • Material bereziak. Mailegua beste 7 egunez luzatu ahalko da. Liburuekin bezala, dokumentua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.

3) Zigorrak: mailegu epea betetzen ez duen erabiltzaileari egun bateko zigorra ezarriko zaio atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik. Zigorrak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare osoan izango du eragina.

4) Mailegu-eskaerak: Irakurleek mailegu-eskaerak egin ahal izango dituzte bai beraien liburutegian bai Interneten, web opac-aren bidez. Irakurle bakoitzak gehienez ere 2 eskaera egin ahal izango du, eta dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa izango da. Bertako Fondoko aleak ezin izango dira maileguan eskatu.

5) Erreserbak: Irakurle bakoitzak gehienez ere bi erreserba egin ahalko ditu liburutegian edota Interneten Web opac-aren bidez. Jasotzeko epea bi egunekoa izango da: behin epe hori igaro ondoren irakurlea dokumentua jasotzera etortzen ez bada, erreserba desaktibatu egingo da.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurleek edozein liburutegitako dokumentuak erreserbatu, mailegua berritu edota eskaerak egin ahal izango dituzte web-aren bidez. Horretarako, sistemak txartelaren zenbakia eta pasahitza eskatuko dizkie. Oraingoz, dokumentua eskaera egindako liburutegian jaso beharko da.