Iradokizunak eta kexak

Jakingo duzun moduan, Liburutegiari buruzko funtzionamenduaren edo prestatzen dituen zerbitzuen inguruko zure iradokizunak, erreklamazioak, eskaerak, zalantzak edo bururatzen zaizkizun ideiak bidali ahal dizkiguzu.

Nahiago baduzu, posta elektronikoa erabil dezakezu (liburutegia@eibar.eus) edo mostradorean inprimaki bat eskatu eta zure ekarpena eman Liburutegiko beharginei. Bestela, Liburutegiaren sarreran dagoen iradokizun buzoian lagatzeko aukera ere baduzu.

Zure iradokizuna edo kexa tramitatzeko beste aukera bat Eibarko Udaleko web gunearen bitartez egitea da.