Zapatuko ipuina

Urtean zehar hilaren azken zapatuan ipuin emanaldi bat egiten da.

Helburuak:

  • Irakurketa sustatzea ahozko literatura erabiliz
  • Asteburuan aisialdirako aukerak zabaltzea

Saioak ondo joan daitezen, gomendio batzuk ditugu:

  • Saioetan parte hartzeko derrigorrezkoa da gonbidapena edukitzea. Eskuragarri egongo da Liburutegian astebete lehenago.
  • Plaza mugatuak
  • Gehienez bi sarrera adingabe bakoitzeko
  • Kontuan izan: Zenbat eta heldu gutxiago, orduan eta haur gehiagok gozatuko dute jarduerarekin

Saioak irauten duen bitartean ez da izango mailegu zerbitzurik, txiki txokorik ezta ordenadore zerbitzurik ere.

Ipuin kontalarien saioak doakoak dira.