Liburua, kulturarako sarbidea

Liburutegia urtean zehar irakurketa sustatzeko bideratzen dituen ekimenen artean, “Liburua kulturarako sarbidea”rena du. Honen bidez Udalak nahiz herriko hainbat taldek antolatzen dituzten jarduera kulturaletarako sarrerak zozketatzen dira irakurleen artean.

Ideia erraza da. Irakurleak, maileguan liburu bat hartzen duen bakoitzean, papertxo bat jasotzen du; liburua bueltatzen duenean papertxo hori bere datuekin beteta ekarriko du, eta horrela hainbat ikuskizunetara joateko aukera izango du. Kultura Sailak hilero egiten duen programazioko kontzertu edo antzezlanak ([e]kultura aldizkarian jasotzen direnak hain zuzen) kontuan hartzen dira ikuskizun horietara joan ahal izateko sarrerak zozketatuz.

Honekin lortu nahi duguna zera da,  aisialdiaz gozatzeko liburua aukeratzen duten erabiltzaileak “saritzea”. Ekimena, Eibarko liburutegiko erabiltzaileen artean oso ondo hartu dena, urtean zehar bideratzen da.