Liburu artean

Liburutegia ezagutzeko tailerra

Deskribapena: Liburutegi tailerra LHko 6. mailako umeei zuzenduta dago. Nahi duten Eibarko ikastetxe guztiek parte hartu ahal dute gelaka, irakasleak lagunduta.

Helburuak:

Udal Liburutegiaren funtzionamendua ezagutzea: arauak, nola aurkitu eta eskatu materialak, mailegu zerbitzua, funtsen antolamendua apaletan, nola eskuratu Liburutegiko karneta, etab.

  • Umeek Liburutegia era ludikoan ezagutu dezaten eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen ohitzea

Noiz egiten da: urrian eta azaroan, normalean

Hitzorduak ikastetxeekin adosten dira