Irakurketa klubak (ume eta gazteak)

AZALERAKO IPUINAK

Deskribapena: Klub honen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Urte bateko umeei eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeei zuzenduta dago, amak edo aitak lagunduta.

Helburuak: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

Noiz: urria, azaroa eta urtarriletik maiatzera, hilean behin.

Izen-ematea: irailean, Juan San Martin Liburutegian, telefonoz (943708437) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus)

Materiala: Saioetan lantzen diren liburuak erosi egiten dira ez baditugu.

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

________________________________________________________________________________________

LIBURUEN POLTSA

Saroa BikandiDeskribapena: Klub honen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeentzat zuzenduta, amak edo aitak lagunduta.

Helburuak: Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.

Noiz: urria, azaroa eta urtarriletik maiatzera, hilean behin.

Izen-ematea: irailean, Juan San Martin Liburutegian, telefonoz (943708437) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus)

Materiala: Saioetan lantzen diren liburuak erosi egiten dira ez baditugu.

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

___________________________________________________________________

PAPEREZKO HEGOAK

taldea lanean Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.

Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.

Norentzat: LHko 3. mailatik 1. DBH mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatzen dira taldeak.

Noiz: urria, azaroa eta urtarriletik maiatzera, hilean behin.

Izen-ematea: irailean, Juan San Martin Liburutegian edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus)

Dinamizatzailea: Peru Magdalena.