Ibilbidea

Kontzeju Zaharra

Eibarko Udal Liburutegia 1907ko apirilaren 8an inauguratu zen lehenengo egoitza izan zuen “Kontzeju Zaharra” eraikinean, Gregorio Mujikak “Monografía histórica de Eibar” liburuan adierazi zuen moduan. 1939ra arte egon zen bertan, baina eraikina suntsituta geratu zen gerran eta Liburutegia Untzagako

 

Udaletxeko lehenengo pisura, epaitegiaren ondora,pasatuzen 1960ra arte. 1961ean Udaletxeko beheko solairura lekualdatu zen, Toribio Etxeberria kaletik sarrera zuela, eta bertan jarraitu zuen 1996ra arte. Liburutegiak 54 lagunentzako gela bat zuen, eta bertan jarduten zuten elkarrekin bai umeek bai helduek.

Portalea

1996an AYA (Aguirre y Aranzabal) antzinan arma lantegia izandakoa birgaitu eta eraikina iharduera kultural eta administratiboetarako egokitu zen, Portalea Kultur Etxea izena hartu zuela. Arkitektura errazionalista industrialeko garaikoa da eraikina, eta Javier Marquet Artola, Luis Mª Zulaica Arsuaga eta J. Manuel Muñagorri Palá arkitektoek birgaitu zuten.

Lehenengo solairua Liburutegiak erabiltzen du nagusiki 1996tik. Erabiltzaile asko zirela eta, 2007an handitu egin zen, eta orain 1.200 bat m2 hartzen ditu, honela zatiturik: harrera lekua, helduentzako gela, umeentzako gela, hemeroteka gunea, lantaldeendako gela eta biltegiak eta beharginendako bulegoak.

Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare barnean dago.