Oporrak afariketan

6-11 urteko haurrentzako zerbitzua

Txangoak hondartzara, mendira, eskulanak, piztinetara, San Ferminak,…. Ederto pasako duzu uda gure udalekuetan.

Udalekuaren iraupena 10 egunekoa da bi astetan banatuak. 10 egun horietatik 5 egun erdikoak izaten dira (10:00etatik-13:00era) eta beste 5 egun osokoak (10:00etatik 18:00etara) 

HELBURUAK: 

  • Gozamen eta dibertsiorako esparru ludikoak eskaintzea.
  • Udalekua erakargarria izatea haurrentzat.
  • Haur taldeentzat udalekua gogoragarria eta gustukoa izan dadila naturarekiko errespetua bultzatuz.
  • Partaideen autonomia pertsonala ahalbidetuko duen esparruak eskaintzea.
  • Haurrei erabakiak hartzeko aukerak ematea.
  • Taldeko lanaren garrantzia ulertaraztea.
  • Elkarbizitza eta lankidetza-espazio bat eskaintzea neska mutikoei.
  • Aukera berdintasuna lortzea.
  • Eredu estereotipoak gainditzea.
  • Jardueretan neska-mutilen parte-hartzea lortzea.
  • Besteen eboluzio erritmoaren onarpena lortzea.
  • Udalekuan zehar euskararen erabilera bermatzea eta sustatzea.
  • Begiraleak eredu izatea. Umeen aurrean euskaraz egitea.
  • Begirale guztien arteko harremanak euskaraz izatea.
  • Umeak euskaraz egitera bultzatzea modu erakargarrian.
  • Umeei euskararekiko jarrera positiboa, optimista era alaia erakutsiz. 

DATAK: 

Bi txanda izaten dira. Lehenengo txanda ekainaren azkenengo egunetan hasten da eta bi aste oso irauten du.

Bigarren txanda aurreko txandaren bigarren astearekin batera hasten da eta honek ere bi aste osoko iraupena izaten du.