Kirola familian

2-5 urte bitarteko haurrek eta beren familiek elkarrekin jolasteko gunea.

larunbat eta domekan 2-5 urtekoak

Espazioaren erabilera irekia da guraso guztientzat beti ere haurrak 2-5 urte bitartekoak izanez gero. 

Ez da kiroldegiko bazkide izan behar, sarrera librea izango litzateke familientzat, unibertsala.

Zerbitzua azaroatik martxoa arte zabaltzen da, larunbat eta igande arratsaldeetan 17:30etatik 19:30etara.

 

Zerbitzua zabaltzeko ezinbestekoa da gurasoen inplikazioa, zerbitzuaren irekiera arduradunaren esku gelditzen baita. Arduradunik egon ezean egun horretan zerbitzua ez da zabaltzen. Arduradunaren lana erraza da. Honek dira pausorik esanguratsuenak:

  • Kiroldegiko atezaintzan karpeta urdina eskatu.
  • Estatistikako orritxoan zenbatu behar dira familiak, haurrak eta gurasoak.
  • Arautegia betearazten saiatu, ez laga jaten, pilota handiarekin ez laga jokatzen (saskibaloiko handiak adibidez), squash-eko aretotan ez laga sartzen, ….. zentzudun jokatzearekin nahiko da.
  • Karpeta urdinean ere azaltzen dira eman beharreko pausuak, lagungarria izan ahal da.

Arduradun lanak betetzeko lanak erreztu ditugu. Zerbitzua zabaltzeko interesa duen familiak kiroldegiko atezaintzara jo beharko du eta karpeta urdiña eskatu. Bertan izen abizen eta nortasun agiri zenbakia eman beharko da. Aurrena ailegatzen eta zerbitzua irekitzen interesa duenak arduradun lanak beteko ditu. Karpeta hartzen duenak arduradun lanak bete behar ditu eta zerbitzuaren ordutegia bete, 19:30ak arte alegia.