Jacinto Olabe Ludoteka

5-11 urteko haurrentzako zerbitzua da (HH3tik LH6ra). Ludoteka berriaren inaugurazioa 2016ko urriaren 14an izan zen.

Inaugurazio egunaHELBURUAK: 

    1. Haurrak astialdiaz gozatzea modu aktiboan, partaidetzazkoan, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionalari lagunduz.

    2. Autonomia garatzea, nork bere buruaren antolaketa kudeatzeko gaitasuna lortzea.

    3. Adin bereko kideekin lotura egonkor, atsegin eta erreferentziazkoak sortu eta sendotzea.

    4. Gizarteratze harremanak garatzea.

    5. Aisialdia euskaraz gozatzeko eta bizitzeko eskubidea bermatzea.

    6. Haurrari haurtzaroaz gozatzeko denbora bat eskaintzea.

    7. Bizikidetza, elkartasuna eta errespetu balioak bultzatzea, kultura arteko eta ingurumenarekiko errespetuari arreta berezia eskainiz.

    8. Haurrek aukeratutako zaletasunak sustatzea, sormena lantzea eta ekimenak bultzatzea.

    9. Haurrek iritzia emateko eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.

    10. Haurren parte hartze aktiboa eta askea sustatzea.

    11. Neska-mutilen arteko aukera berdintasuna ziurtatzea

    12. Ohitura osasuntsuak bultzatzea eremu ezberdinetan: afektibitatean, elikaduran, kontsumoan, heziketa fisikoan…

    13. Haurren informazio eta orientazio eskari eta premiei erantzutea.

    14. Gurasoei haurren heziketarekiko sortzen zaizkien zalantzak argitzen laguntzea

       

      ORDUTEGIA:

      5-7 urtekoak.Astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:00etara

      8-11 urtekoak. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 19:30era

Izen ematea:

https://formularioak.eibar.eus/eu/ludoteka

Prezioa:

Haur guztiak: 75€ ikasturtea