Familian

LAPIKOTXIKI, KANTUZ KULUNKATZEN

Gurasoak ume jaioberria inskribatzera joaten direnean eibarko Udalak oparitzen dien liburu eta DVDa da. Bertan umeak 0-2 urte bitartean dituen garai desberdinetarako egokiak diren kanta eta jolastxoak erakusten dira.

ETORKIZUNA ELEANITZ, UME ELEANITZEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA

Umea 2 urterekin ikastetxean matrikulatzen dutenean eta Lehen Hezkuntzako 1 mailan hasten denean gurasoei banatzen zaien gida da. Bertan euskararen erabilera indartzeko zer egin, eskolako lanekin nola lagundu eta eskolaz kanpo euskaraz ume eta gaztetxoentzako dagoen eskaintza hezitzailea jasotzen da.

Deskargatu HEMEN PDFa

GURASOAK BERBETAN

Seme-alabekin etxean eta kalean euskara gehiago egin nahi duten gurasoei zuzendutako egitasmoa da.

Parkean umeekin eta beste guraso batzuekin gauden bitartean burutzen den egitasmoa da.

Egitasmoa ...eta Kitto! Euskara elkarteak burutzen du Eibarko Udalaren laguntzarekin. Informazio gehiago 943200918 edo normalizazioa@etakitto.eus

etiketak: