Kanpaina bereziak

Eibarren euskararen normalizazioa lor dadin estrategikoak diren herritar multzo batzuek euskara ikasteko baldintza bereziak dituzte.

Baldintza orokorrak Eibarren erroldatuta egotea eta euskara ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn egitea dira.

GURASOAK

0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak,  astean 8-10 ordukoak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Guraso izatearren matrikulan %50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

LANGABETUAK

Langabetu eibartarrei zuzendutako euskara ikastaroak, astean 10 edo 25 orduko ikastaroak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Langabezian egotearren %50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

IKASLEAK

Ikasle eibartarrei zuzendutako ikastaroak, astean 8-10 ordukoak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Ikaslea izatearren %50eko deskontua egiten da

Betebeharreko baldintzak

MERKATARI ETA OSTALARIAK

Eibarko dendari eta ostalariei zuzendutako ikastaroak, astean 8-10 ordukoak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza egiteko aukera ere bada.

Dendari eta ostalari izatearren %50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

ENPRESETAKO LANGILEAK

Eibarko enpresetako langile eibartarrei zuzendutako euskara ikastaroak, astean 8-10 ordukoak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza egiteko aukera ere bada.

%50eko deskontua matrikulan.

Betebeharreko baldintzak

JUBILATUAK

Eibarko 65urtetik gorako jubilatuei zuzendutako euskara ikastaroak, ordutegi aukera zabala.

65 urte edo gehiagoko jubilatua izatearren %50eko deskontua

Betebeharreko baldintzak