Kultura

JUAN SAN MARTIN BEKA

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan 2 urtean behin kaleratzen duen deialdia da. Beka honen bitartez Juan San Martin omendu nahi da eta euskarazko ikerketa sustatu. 2001ean abiatu zen beka.

Deialdia

Historia

Oinarriak

BERTSO ESKOLA

Eibarko Klub Deportiboaren ataletako bat da Hankamotxak Bertso eskola. euskara sailetik bereziki DBHko ikasleei zuzendutako bertso eskola sustatzen da. Modu horretan Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetan "Gu ere bertsotan" egitasmoari jarraipena eman nahi zaio.

HARIXARI EMOTEN EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBA

Juan San Martin Udal Liburutegiak  eta ...eta Kitto! Euskara elkarteak antolatutako euskarazko irakurketa kluba da. Egitasmoa urritik apirila bitartean burutzen. Euskarazko liburua irakurtzeko hilabeteko epea ematen da eta idazlearekin solasaldia egiten da iluntze baten.

ZINEMA EUSKARAZ

Urritik ekainera bitartean euskaraz azpititulatutako filmak eskintzen dira PORTALEko Areto Nagusian. filmazpit da egitasmo honen oinarria.