Zic-Zag antzezlana hartuko du gaur, hilak 26, Hezkuntza Esparruaren Antzokiak

Zic-Zag antzezlana hartuko du gaur, hilak 26, Hezkuntza Esparruaren Antzokiak

Joseph Collard.

2016/02/26

Adin eta lurralde guztietarako aproposa den ikuskizun honek irudimeneko mundu zoragarri batera eramango ditu ikusleak. Estreinekoz izango da Euskal Herrian. Antzezlana 20:30ean hasiko da eta sarrerak 15 eurotan daude salgai.

'Zic-Zag' antzezlana hartuko du gaur, hilak 26, Eibarko Hezkuntza Esparruaren Antzokiak, Antzerki Jardunaldien 39. edizioaren baitan. Joseph Collard antzezle, egile eta zuzendariak gurean aurkeztuko duen lana estreinekoz izango da Euskal Herrian, 20:30etik aurrera, eta sarrerak 15 eurotan egongo dira salgai. Zic-Zah Zic-Zag Joseph Collardek bakarka sortu duen lehen egitasmoa da. Adin eta lurralde guztietarako aproposa den ikuskizun honek, irudimeneko mundu zoragarri batera eramaten gaitu, bertan irribarreak eta barre algarak bat egiten dute zoriontasun eta hunkidura malkoekin.

Bere eromenaren zentzuak poesiarekin bat egiten du, batuketa horretatik sortzen dira bere ibilbide profesionala markatu duten pertsonaia harrigarriak. Hutsetik hasita eta keinua menperatuz, Collardek lortzen du ikusleei ikusaraztea ez dagoena, eta hain argi ikustea ere, azkenean uzte dutela objektu hori hor aurrean beraien esku dagoela.

Keinuaren arloan maisua

1984. urtean Joseph Collardek Les founamboules konpainia sortu zuen, gaur egun keinuaren arloan mundu mailako erreferentzia izatera iritsi delarik. 2008. urtetik hona Cirque du Soleilek sortutako OVO ikuskizun zoragarriaren antzezletariko bat da.

Komunikabideek esan dute mimoaren ameslaria dela, barrearen Nobela, egoera komikoen maisua. Talentu paregabea eta mimika eta keinua inork baino hobeto menperatzen ditu.