Zapatuetako tailerretan izena emateko epea zabalik

2015/09/28

Urria eta azaroa bitartean, zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu izen-emate epea zabalik duzu. Txotxongiloak, dantza garaikidea eta globoflexia izango dira udazken honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txangoa hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira eta guztiak Portalea Kultur etxean burutzen dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskeintzen diren tailerrak:

3.HH. eta LH. 1. mailak

Txotxongiloak eta gomaespumazko eskulanak. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Bi txanda daude eta bakoitzean ordutegi ezberdinak:

1. txanda (urriak 17, 24 eta 31) 10:00tatik 11:30etara ; 11:30etatik 13:30etara ; 16:00tatik 17:30etara ; 17:30etatik 19:00etara

2. txanda (azaroak 7, 14 eta 21) 10:00tatik 11:30etara ; 11:30etatik 13:30etara ; 16:00tatik 17:30etara ; 17:30etatik 19:00etara

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 2an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

LH. 2., 3. eta 4. mailak

Dantza garaikidea, mugi-mugi.

Urriak 17, 24, 31 eta azaroak 7

Hiru talde ditugu: 16:45etatik 17:45etara ; 17:45etatik 18:45etara ; 18:45etatik 19:45etara.

Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€

Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€

Izena ematea PEGORAn irailaren 28tik urriaren 6 arte

Izen emate inprimakia lortzeko sakatu hemen

Oinarriak eskuratzeko klikatu hemen eta informazio orria bertan.

LH. 5. eta 6. mailak

Globoflexia.

Urriak 17, 24 eta 31

Bi talde eskaintzen dira: 16:30etatik 17:50etara ; 18:00etatik 19:20etara.

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 2an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en