XII. Juan San Martin bekarako deialdia aurkeztu da

XII. Juan San Martin bekarako deialdia aurkeztu da

Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria, Patxi Lejardi, Euskara eta Kultura zinegotzia eta Junkal Txurruka, Euskara teknikaria, prentsaurrekoan.

2015/09/02

Aurtengo deialdian izena emateko epea irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean egongo da zabalik. Eskaerak PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoa) aurkeztu behar dira. Landuko den gaia Etnologia izango da.

Gaur PORTALEan prentsaurrekoa egin da Juan San Martin bekaren XII. deialdia aurkezteko.

Bertan izan dira Patxi Lejardi, Euskara Batzordeburu berria; Iñaki Alegria, UEUren zuzendaria;  eta Junkal Txurruka, Euskara sailaren zuzendaria.

Beka berriaren gaia Etnologia da. Epai-mahaiak epe barruan jasotako eskaerak aztertuko ditu eta bekaren irabazlearen berri abenduaren hasieran emango du.

Beka 9.000€koa da, eta irabazleak 18 hilabeteko epea izango du lana burutzeko.

Prentsaurrekoan orain arte emandako beken errepasoa ere egin da. Informazio osoa HEMEN aurkituko duzue.