Verónica Forqué antzezleak Antzerki Jardunaldien inaugurazio hitzaldi-solasaldia eskainiko du gaur, hilak 15

2016/02/15
"Aktorearen alaitasuna" izenburupean hitzaldia eskainiko du antzezleak, 19:00etan hasita. Jarraian, solasaldiaren txanda izango da aktorea bera pertsona eta artista bezala ezagutzeko.

Verónica Forqué antzezleak Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioari hasiera emateko hitzaldi-solasaldia eskainiko du gaur, hilak 15, "Aktorearen alaitasuna" izenburupean. Hitzaldiaren ostean, solasaldiaren txanda izango da, aktorea bera pertsona eta artista bezala hobeto ezagutzeko. Ekitaldia Coliseo Antzokian izango da, 19:00etatik aurrera. Egungo antzerkigintzako pertsonaia esanguratsu (idazle, antzezle, zuzendari, teknikari…) baten hitzaldi-solasaldi batekin Jardunaldiei hasiera ematea, ohituran bihurtu den ekimena da. Sarrera doakoa izango da. Bestalde, bihar, otsailak 16, Forquék berak beste aktore batzuekin batera "Buena gente" antzezlana taularatuko du Coliseoan, 20:30ean.

Antzezlea, zuzendaria eta antzerki egokitzailea

Verónica Forqué antzezle, zuzendari eta antzerki egokitzailea Madrilen jaio zen 1955eko abenduaren 1ean. José María Forqué zuzendari eta ekoizle eta Cármen Vázquez-Vigo idazlearen alaba da. 1981. urtea geroztik José Luis Iborra zuzendariarekin ezkondua dago. RESAD eta CETn egin zituen arte dramatikoko ikasketak eta Carlos Gandolfo, John Strasberg, Joanna Merlin eta Michael Chejov maisuekin osatu zuen bere prestaketa. Antzezle bezala 50 filma baino gehiagotan parte hartu du eta makina bat telesailetan. Antzeko arrakasta lortu du ere antzerkigintzan: 30 muntaietan parte hartu izan du, besteak beste ¡Ay, Carmela!, La Abeja Reina eta aipagarriena Shirley Valentine, 400 aldiz taularatua. Zuzendu dituen antzezlanen artean, arrakastatsuena Woody Allenen Adulterios. 4 Goya sari eskuratu ditu.

Ekitaldi hau El Diario Vascoren Aula de Culturaren babesa du. Gure esker hona azaldu nahi diogu egunkari honi, urtero Jardunaldiei eskaintzen dion arretarengatik.

Antzerki jardunaldien egitaraua osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.

Verónica Forqué antzezleak Antzerki Jardunaldien inaugurazio hitzaldi-solasaldia eskainiko du gaur, hilak 15

Verónica Forqué.