Umeen liburutegiko blogari agurra

2016/05/06

2010. urtetik hona umeentzako izan dugun blogari agur esan behar diogu

Azken hilabete hauetan blogak erabili ezinda egon gara, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik koordinatutako plataforma birtualean zeuden arazoak zirela eta.

Apirilean martxan jarri zuten berriro helduen bloga, baina Umeen liburutegirako bagenuen beste bat ere, hain zuzen ere hauxe: http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/eibarkoumeak.

Blogetatik aparte, Kultura mikrositean dagoen Liburutegiko web gunea guk kudeatzen dugu ere, eta baita sare sozialetan ditugun profilak: Facebook, Twitter eta Pinterest eta Flickr.

Beraz, Interneten dugun presentzia guzti hau ganoraz kudeatzeko ez garelako ailegatzen, Umeen liburutegiko bloga uztea erabaki dugu. Han jartzen genuen informazioa gelditu den blog bakarrean sartuko dugu hemendik aurrera “Umeen liburutegia” kategoriaren barruan.

Umeen liburutegiko blogean harpidetuta zeudetenak beste honetan harpidetu zaitezkete. Barkatu eragozpenak, baina ezinezkoa zaigu dena mantentzea.