Umeen bertso jaialdiak Coliseoan

2017/05/17

Jaialdiak maiatzaren 22an, 23an eta 25ean izango dira 18:00etan

Urtero bezala, maiatzean, Eibarko ikastetxeetako umeek ikasturtean zehar gela barruan landutako bertsolaritzaren emaitza aurkeztuko dute Coliseoan.

Maiatzaren 22an Amaña, Iturburu eta La Salleko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izango dira taula gainean. Hurrengo egunean, 23an, asteartean, ikastetxe horietako LH6. mailakoen txanda izango da. Eta maiatzaren 25ean, ostegunean, Arrateko Andra Mari, San Andres, Urkizu eta Aldatzekoak izango dira Coliseoko eskenatokian.

Sarrerak ikastetxeetan egon dira salgai, baina aukera dago leihatilan edota internet bitartez erosteko ere.

Salmenta arrunta: emanaldia baino ordubete lehenago

Aldez aurreko salmenta: astelehenetan eta ostiraletan 17:30-19:30

Internet bitartez: www.kutxabank.es