Ume eta gaztetxoentzako hainbat jarduera Liburutegian

Ume eta gaztetxoentzako hainbat jarduera Liburutegian

Liburuen poltsa irakurketa kluba

2016/09/06

Irakurketa sustatzea gure ardatza dela eta, hainbat jardueretan parte hartzeko izen-emateak zabaldu ditugu.

AZALERAKO IPUINAK

Helburua:

Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz. 

Norentzat: Urte bateko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 17, azaroak 14, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 24 eta maiatzak 15. 

Nork emango du: Saroa Bikandi                                    

Ordutegia: 17:00 – 17:45

Jardueraren hizkuntza: euskara. 

Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 23ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.

 

LIBURUEN POLTSA

Helburua:

Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta. 

Norentzat: Bi talde egingo dira:  

1, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak, amak edo aitak lagunduta.

2, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak, amak edo aitak lagunduta. 

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 17, azaroak 14, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 24 eta maiatzak 15. 

Nork emango du: Saroa Bikandi                                    

Ordutegia:

Lehenengo taldea 18:00 – 19:00

Bigarren taldea: 19:00 – 20:00 

Ikastaroaren hizkuntza: euskara. 

Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 23ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talde bakoitzean, zozketa egingo da.

 

PAPEREZKO HEGOAK (Jarduera Berria!)

Helburua:

Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu. 

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.  

Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu, eta gurasoen aurrean aurkezpen bat egin dezakegu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako. 

PAPEREZKO HEGOAK: liburuetako hitzetatik aireratu eta hegan egin! 

Izen-ematea: Irailaren 12tik 30era, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez). 

Dinamizatzailea: Peru Magdalena 

Hartzaileak: LHko 3. mailatik 6. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. 

Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. Urriaren 18an hasiko da 

Ordutegia: 17:00 - 18:00 

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Euskaraz