UEUko ikastaroak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik

2016/05/13
Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroetara joatearren emango dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira.

Diru-laguntza horiek 2015eko irailaren 1etik 2016ko uztailaren 31 bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egitearren emango dira. Diru-laguntza matrikularen %50ekoa da.

Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

  • UEUk Markeskoan eskainitako ikastaroak:

- Eibarren erroldatuta egotea

- Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.

  • UEUk Eibartik kanpo ematen dituen Udako Ikastaroak

- Langabetua ala ikaslea izatea

- Eibarren erroldatuta egotea

- Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.

Eskaera egiteko inprimakia HEMEN edo PEGORAn eskuratu daiteke.

UEUko ikastaroak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik

Udako eskaintza