Udal liburutegia "hodeian"

2017/05/26
Liburutegia topaleku fisikoa da, baina mundo birtualean badu bere presentzia ere. Alor hori ezagutzera emateko helburuarekin ordenagailu bat jarri da liburutegiko sarreran.

Udal  liburutegia  Portalean  dago,  Bista  Eder  10  kalean.  Bertara  datozen  erabiltzaileek  oso  ondo  dakite  nola  iritsi  honaino.  Baina  leku  fisikotik  haratago,  Liburutegiak  badu  bere  presentzia  Interneten,  “hodeian”,  eta  esparru  hori  ez  da  hain  ezaguna  gure  erabiltzaileentzat.

Ezjakintasun  horri  konponbide  bat  emateko  ahaleginean,  ordenagailu  bat  jarri  dugu  Liburutegiko  sarreran  (paretan  kokatuta)  jendeak  kuxkuxeatu  eta  ikus  dezan  zein  den  gure  presentzia  hori  “hodeian”.

Seinalizazioan  ikus  daitekeen  moduan,  hiru  ataletan  banatu  dugu  informazioa:

Presentzia  Interneten:

Plataforma  digitalak:

  • eLiburutegia  (Liburu  digitalen  mailegurako  plataforma)
  • Liburuklik  (Euskal  Liburutegi  Digitala)

Baliabideak  Interneten:  eduki  esanguratsuen  berreskuratzea  gaika

  • Autodidakta:  autodidaktentzako  gunea
  • Elegunea:  hizkuntzen  autoikaskuntzarako  gunea
  • Enplegua:  lana  bilatzeko  baliabideak

Ordenagailu  hori  ukitzeko  dago,  kuxkuxeatzeko,  erabiltzeko.  Interesekoa  den  zerbait  aurkitzen  baduzu,  apunta  ezazu  helbidea  (URLa)  edo  galdetu  mostradorean  nola  sartu  zaitezkeen  eduki  hori   lasaiago  ikusteko.

“Liburutegia  hodeian”  gure  erakusleihoa  da  mundu  birtualera.