Teknologia eta Zientzia astea ospatuko dugu Armagintza Museoan. Zatoz!

2015/10/27
Zientzia eta Teknologiaren astearen ospakizunen harira, topaketa teknologikoa antolatu du Armagintzaren Museoak. IKASMAKER Elkarteak eta OMNIS CLUB-ek gidatuko dute ekitaldia eta teknologiaren mundura hurbildu nahi duen publiko orori zuzendutako jarduera da.

Etorkizuneko sorkuntza formetan garrantzitsuak izango diren alderdi teknologiko desberdinak landuko dira bertan, hala nola, 3D-etako inprimagailuak edota Arduino software-a.

Eguna: azaroaren 7a, larunbata

Ordua: goizeko 11:00etatik 13.00etara

Lekua: Armagintzaren Museoa

Leku kopurua: 20

Izen-ematea: museoa@eibar.eus-era idatzita

Informazio gehiago

Sarrera doan

Oharra: Onarpena izen-emateen hurrenkeraren arabera egingo da

Teknologia eta Zientzia astea ospatuko dugu Armagintza Museoan. Zatoz!

arduino software_omnisclub