Sostoa Abesbatzak gabonetako kontzertua eskainiko du ostiral honetan Coliseoan

Sostoa Abesbatzak gabonetako kontzertua eskainiko du ostiral honetan Coliseoan

Kontzertua aurkezteko antolatu zen prentsaurrekoaren irudia,

2016/12/20

Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euroan egongo dira salgai.

Sostoa Abesbatzak gabonetako ohiko kontzertua eskainiko du ostiralean, abenduak 23, Coliseo Antzokian, 22:00etatik 23:30era. Aurtengo gabonetarako Sostoa Abesbatzak kontzertu oso berezia prestatu du. Viena izango da musikaren gunea. Saioan zehar Brahms, Schuberteta Beethovenen musika lanak , bai instrumentuz soilik edota koral erara, entzun ahal izango ditugu baina bere atsegintasunagatik bat  nabarmentzen da, Vivaldiren “Gloria”.

Momentu bariatu eta ederrak izango dituen kontzertu honetan gurekin izango ditugu hain ezagunak zaizkigun Isabel Laspiur pianuan, Andrea Berbois eta Naroa Garciabiolin eta celloan, Iñaki Orbegozo eta Gorka Oneka tronparekin eta organuan, Gerardo Rifon. Hainbeste ilusioz prestatutako kontzertuak denongan emozioak, ere, sortuko ditu, seguru.

Sarrerak 10 euroan egongo dira salgai.