Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren

2016/06/17
Gure herriko baserrietan oraindik mantentzen da sorba egiteko ohitura. Gaur egun Azitainen bedeinkatzen dira sorbak San Juan egunean; gero, sorba gorde eta hurrengo urteko Sanjuan sura botatzen da.

Antzina, Arratera joaten ziren baserritarrak sorba bedeinkatzera, gero, Ospitaleko kaperara; gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira. Hala ere, elizara joan barik ere, badago, San Juan bezperan sorba kanpoan utzi eta ilargi amandreari begira jarrita, ihintzarekin bedeinkatzen duenik ere.

San Juan doinuaz Juan San Martinek zioen (Gogoz) ez zela oso zaharra eibartarrek hain maitea duten kanta hori. Hala ere, ez dugu San Juan bezperan kantatzen den letraren jatorria zein den esaterik.

Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez bihotzak beterik.

Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan

San Juan suak piztutzen dira
Gau zoragarri honetan.

Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.

 

Ez da iñun gizonik
San Juan dan baizen
Oso goitar ta haundirik
Arkitzen.

Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia

Amagandik iñoiz jaio da gizona
ez dago zeruan halakorik.

Ama semeagandik
zu jaio ziñan
mirariz beterik donian.
Poztu gizonak, abestu herriak
San Juanen egun miragarrian.

Igaz ere San Juan zan, eta
aurten ere San Juan Bautista.

 

Mendietako baserrietan....

San Juan jaietako programa irakurri gure webgunean.

Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren

San Juan, parrokiako erretaulan dagoen irudia.

etiketak: