Sanandresak 2016 kartela aukeratu dute

Sanandresak 2016 kartela aukeratu dute

Kartel irabazlea.

2016/10/24

"Festak" izeneko kartela izan da irabazlea helduen kategorian.

Sanandresak 2016 kartel lehiaketaren epaimahaiak aho batez erabaki du saria “Festak” izenekoari ematea. Egilea Burrianako (Castellon) Juan Diego Ingelmo Benavente da. Bestalde, 11 eta 14 urte bitartekoen artean Lore Arregiren “Arre Sanandresetara!” saritu dute eta 10 urtera artekoen artean, berriz, Eider Zubikarai Rodriguezen “Pink azoka”.

Lehiaketara aurkeztutako lanak 73 izan dira guztira: 22 kartel helduen kategorian, 14 kartel, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian eta 37 kartel, 10 urte arteko kategorian.

Akta kontsultatzeko SAKATU HEMEN.