"Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" udalekuak

2016/04/27

Datorren maiatzaren 2tik 6ra bitartean "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldi bikaina pasatzeko.

"Udan jolasean" eta "Oporrak afariketan" udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren maiatzaren 2tik 6ra bitartean izena ematea. Udan jolasean programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2010. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan programa aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

Udan jolasean:

2010ean jaiotako haurrentzat.

Txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Izen ematea: maiatzaren 2tik 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Non: Indianokua gaztelekuan 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

On line: www.astixa.com

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboa ekainaren 14an 18:00etan izango da Eibarko Udaleko Batzar aretoan.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu


Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Txandak

  1. Txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra
  2. Txanda: uztailaren 4tik 15era

Izen ematea: maiatzaren 2tik 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Non: Indianokua gaztelekuan 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

On line: www.astixa.com

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 150€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboak Eibarko Udaleko Batzar aretoan:

  • 1. maila: ekainak 14, 19:00etan
  • 2. maila: ekainak 15, 18:00etan
  • 3. eta 4. mailak: ekainak 15, 19:00etan
  • 5. eta 6. mailak: ekainak 16, 18:00etan

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.