Luis Miguel Garciaren 'Teresa, miserere gozoso' antzezlana gaur, hilak 1, Coliseoan

2016/03/01
Estreinekoz izango da Euskal Herrian. Antzezlana 20:30ean hasiko da eta sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Valladolideko Teatro Corsario konpainiaren 'Teresa, Miserere gozoso' antzezlana hartuko du gaur, martxoak 1, Coliseo Antzokiak, Antzerki Jardunaldien 39. edizioaren baitan. Luis Miguel Garciaren zuzendaritzapean, gaurko lana estreinekoz izango da Euskal Herrian, 20:30etatik aurrera. Oraingoan Santa Teresa de Jesusen Jaiotzaren V mendeurrena medio, Pucelako konpainiak Teresa, Miserere gozoso prestatu du. Antzezlana birjaiotze bat bezala aurkezten da, Teresa gaixotasun larri eta gogor baten ondorioz heriotzaren atarira iritsi ondoren. Luis Miguel Garciak idatzi eta zuzendu du antzezlan hau, bertan aurkituko ditugu narrazio garbia, energia ugari, talentu handia eta emozio eta edertasun dosi neurrigabeak. Eszenatokian agertzen diren pertsonaiak Santa Teresa de Jesúsen testuetan planteatzen diren galdera eta zalantzak berreskuratu eta azalduko dizkigute era guztiz ulerterrazean, ohartuko garelarik zalantza horiek guztiz garaikideak direla.

“Corsario” konpainiak pertsonaia unibertsal bati eskainitako antzezlan eder eta handi honek ikuslea erakartzea eta harritzea lortzen du. Sarrerak 12 eurotan egongo dira salgai.

1989tik Jardunaldietako parte-hartzaile

Teatro Corsariok 1989. urtean lehenengo aldiz parte hartu zuen Jardunaldietan Pasión ikuskizunarekin. Lan berezi eta ahaztezin hau bigarren aldiz ere eskainia izen zen Jardunaldietan urte batzuk beranduago. Geroztik hainbat aldiz itzuli dira Jardunaldietara eta beti utzi digute bere kalitatearen zigilua eta beti ere harritu gaitu beraien proposamenen originaltasunak.

Luis Miguel Garciaren 'Teresa, miserere gozoso' antzezlana gaur, hilak 1, Coliseoan

Argazkia: José Vicente (www.teatrocorsario.com)