Liburutegian helduentzat antolatzen diren jardueretan parte hartzeko izen-ematea zabalik

2016/09/02

"Harixa emoten" euskarazko Irakurketa kluba, gaztelerazko Irakurketa kluba eta "Meetings at the Library", ingelesa praktikatzeko bileretan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko

Uda  pasa  ondoren,  Liburutegiak hainbat jarduera jarri nahi ditu martxan eta hauetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du.

1. Idazlearekin  harixa  emoten, euskarazko irakurketa kluba da eta …eta  kitto!  Euskara  Elkartearekin  elkarlanean eta  Antxon  Narbaizaren  laguntzarekin burutzen da.

Azalpena  eta  helburuak:  Jarduera  honetan,  idazleak  bere  liburua  irakurri  duten  irakurleei  haren  gaineko  ideiak,  esperientziak  eta  bizipenak  elkartrukatzeko  aukera  eskainiko  die,  aurrez  aurreko  solasaldien  bitartez.

Noiz:   hilean  behin,  astearteetan.  Ordua:  19:00  –  20:00,  Portalean.

Liburuak:  Solasaldian  parte  hartuko  duen  bakoitzari  liburua  lortzeko  konpromisua  hartzen  du  Liburutegiak.  Horretarako,  aldez  aurretik  izena  eman  behar  da Liburutegian.

Izen-ematea:  Uztailaren  11tik  irailaren  7ra.  Juan  San  Martin  Liburutegian,  telefonoz  (943  70  84  37)  edo  e-mailez  (liburutegia@eibar.eus)

Euskaraz  eta  doan

Partaide  kopurua:  Gehien  jota  20  pertsona  onartuko  dira  taldean.  Gehiago  izanez  gero,  zozketa  egingo  da.

Programari  hasiera  emateko,  Anjel  Lertxundi  izango  dugu  gurekin, Zu  liburuaren  gainean  jarduteko.

Informazio gehiago hemen.

2. Gaztelerazko Irakurketa kluba

Aldez  aurretik  aukeratutako  liburuez  jarduteko  saioak  hilero.  Saioak  Peru  Magdalenak  koordinatu  eta  dinamizatuko  ditu,  eta  partehartzaileei  liburuak  irakurtzeko  aholku  eta  jarraibideak  emango  dizkie.

Izen-ematea:  Irailaren  1etik  14ra,  Liburutegian,  telefonoz  edo  e-mailez).  20  pertsona  baino  gehiagok  ematen  badute  izena,  zozketa  egingo  da.

Hartzaileak:  16  urtetik  gorakoak.

Non  eta  noiz:  Portalean,  hilero.  Urriaren  11n  hasiko  da  (Irati  JimenezNora),  hileko  bigarren  astearteetan.

Ordutegia:  19:00etatik  20:00ra

Jardueraren  prezioa:  Dohainik.  Behin  izena  emanez  gero,  saioetara  etortzeko  konpromisua  eskatzen  da.

Gazteleraz

Argibide gehiago gure blogean.

3. Meetings at the Library

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Izen-ematea:  Irailaren  1etik  7ra,  Liburutegian,  telefonoz  edo  e-mailez

Dinamizatzailea:  Karolina  Baskaran,  Deustoko  Unibertsitateko  ikaslea

Egutegia  eta  ordutegia:  Aurrerago  zehaztuko  zaie  interesatuei

Informazio gehiago