Juan San Martin Liburutegiak sari berri bat irabazi du María Moliner lehiaketan

2016/11/09

Kultura Ministerioak irakurketa bultzatzeko ekimen onenetarikotzat hartu du "Leer es de primera” proiektua.

Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak irakurketa sustatzeko antolatzen duen urteroko  Maria Moliner sariaren aipamen berezia jaso du, 50.000 biztanletik beherako liburutegiek irakurketa bultzatzeko antolatzen dituzten ekimen onenak saritzen dituena.

“Leer es de primera" izenburua du Juan San Martin liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuak; proiektu horri esker aukeratu dute eta bereziki umeei eta gazteei zuzenduta dago, baina baita pertsona nagusiei eta herritar guztiei ere. Sari gisa liburu-sorta bat jasoko du Liburutegiak, Eibarko herri-liburutegiko bildumaren parte izango dena.

María Moliner irakurketa bultzatzeko lehiaketa bat da, non liburutegietan irakurketa pizteko proiekturik edo jarduerarik onenak saritzen diren, irakurketa gizarteko kolektibo guztien artean sustatzeko xedez, eta batik bat umeen eta gazteen artean, horiexek baitira etorkizuneko heldu irakurleen oinarri eta zutabe.

Hamabigarrenez saritua

Ez da lehenengo aldia Juan San Martin Liburutegiak María Moliner lehiaketako sarietakoren bat irabazten duena; izan ere, aurten hamabigarrenez lortu du saria; 2003 eta 2016 urte bitartean lortu ditu guztiak, 2011. urtean izan ezik.

Irakurketa bultzatzeko programa honek garrantzia estrategiko handia du sari-emaileentzat, izan ere, Espainiako biztanleen erdia baino gehiago baita 50.000 biztanletik beheko udalerrietan bizi dena. Horregatik du eragin handia ekimen honek.  Azken edizio hauetan udalerrien erantzuna oso positiboa izan da eta orain arte 2.200 udalerri baino gehiago izan dira 10.000 proiektu baino gehiago aurkeztu izan dituztenak.