Juan Pablo Fusi historialariaren “Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia sarean

Juan Pablo Fusi historialariaren “Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia sarean

Fusi hitzaldia ematen ikasleak eta udal- eta foru-ordezkariak inguruan dituela. Argazkia: Morquecho.

2017/05/19

Gerra zibil osoa ordubeteko hitzaldi bikainean laburbilduta.

2017ko apirilaren 25ean eman zuen hitzaldian, Fusi irakasleak zati bitan oinarritu zuen bere jardunaren muina: aurrenekoan, Espainiako gerra zibilaren lau faseak azaldu zituen xehetasun osoz (altxamendua; Espainiako iparrean gerrak izan zuen bilakabidea, harik eta 37ko ekainean Bilbo nazionalen eskuetan jausi arte; Errepublikaren erasoaldia eta lurraldea erdibituta –Espainiaren erdia nazionalen esku, beste erdia Errepublikaren aldekoen eskuetan-; eta, gerraren amaiera).

Bigarren zatian Euskal Herria eta gerratea izan zituen hizpide, eta altxamendu egunetik bertatik lurralde bakoitzak hartu zuen bidea azaldu zuen (Araba eta Nafarroa, nazionalen eskuetan; Gipuzkoa, Errepublikako lauzpabost Batzarretan zatituta; Bizkaia, lurralde osoa kontrolpean zuen agintaritza bakar baten inguruan bilduta). Azalpen horren ondoren, Euskal Herriak sasoi hartan bizi izan zituen aldi politiko biak azaldu zituen, batetik, altxamendu egunetik defentsarako eratu ziren batzarren jarduna; eta, bestetik, 1936ko urriaren 7an Eusko Jaurlaritza sortu zenetik aurrerakoa.

Hitzaldi bikain hau jende ororen eskuetan jartzen dugu hizlariaren baimenarekin eta haren eskuzabaltasunari esker. 

etiketak: egoibarra