Jazinto Olabeko ludoteka zabaltzear

2016/09/23
Jazinto Olabe ludotekaren 2016/2017 ikasturtea hastera doa. Irailaren 26tik 30era bitartean izena eman beharko duzu zerbitzu honetan parte hartu ahal izateko.

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat zuzenduta dago. 

Ordutegiak mailaren araberakoak dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek 16:30etik 18:00etara izango dute zerbitzua. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era izango dute zerbitzua.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da. 

Izen emate epea:

Irailaren 26tik 30era 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Irailak 26 eta 27 16:00etatik 18:00etara (Jazinto Olabeko ludotekan)

Internez bidez, www.astixa.eus web orrian (irailaren 26tik 30era).

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso ahal duzu. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean. 

Diru-laguntza:

Eibarko udalak deialdia egin du diru-laguntzak emateko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenei, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduera publikoak egin ditzaten. 

Diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean amaituko da. 

PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira eskabideak (Udaletxearen beheko solairuan, Untzaga plaza 1).

Klikatu hemen diru-laguntzei buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Guraso bilera:

Programaren berri emateko ondorengo egunean guraso bilera antolatu dugu zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko ere.

Urriak 11 17:00etan Jazinto Olabeko ludotekan