Irakurtzea, primerakoa!

2016/04/20

Udal Liburutegiak eta Eibar KEk bat egiten dute irakurketaren garrantzia azpimarratzeko “Irakurtzea, primerakoa!” lemapean.

Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte irakurketa bultzatzeko bai Liburutegian eta bai Ipuruako futbol zelaian bertan. 

Apirilak 21, osteguna, 18:30

Eibar KEko bi jokalariren bisita Liburutegira 

Klubaren 75. urteurrenaren liburuaren argitalpena aprobetxatuz, bi jokalari (Asier Riesgo eta Jon Ansotegi) Eibarko Udal Liburutegira etorriko dira liburutegiaren fundazioaren 109 urteak ospatzera eta, bide batez, Jesús Gutiérrezek 75. urteurrenaren liburuaren aurkezpen labur bat egingo du. Eibar KEk ale batzuk emango dizkio Eibarko Udalari eibartar guztien eskura Liburutegian jartzeko. Bisita hau zabalik egongo da bere idoloak hurbil-hurbiletik ikusi nahi dituzten ume guztientzat eta bertan nahi dituzten galderak egiteko aukera izango dute.

10 kamiseta zozketatuko dira egun hauetan materialak maileguan eraman dituztenen artean (5 helduentzako eta 5 umeentzako) 

Apirilak 23, larunbata, 22:05

Liburuaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen duen pankartarekin aterako dira zelaira jokalariak. 

Astea ixteko, apirilaren 23ko Deportivo de La Coruña taldearen kontrako partiduan, hasierako hamaikakoak irakurketaren aldeko pankarta erakutsiko du, irakurtzearen garrantziari buruz umeak eta helduak kontzientziatu nahian. 

HELBURUAK 

  • Irakurketa bultzatzea ohikoa ez den esparru batean; izan ere, irakurketa eta kirola ez dira bateraezinak.
  • Eredugarriak diren Eibar futbol taldeko jokalariak irakurketaren zabalkundearekin lotzea, pertsona askorentzat erreferente dira eta.
  • Eibar KE Fundazioak egiten dituen baloreen zabalkundean irakurketari garrantzia ematea, batez ere gazteen artean.