Ikasgela ibiltaria

2017/06/27

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria.

Programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko helburua du kanpaina honek.

Ikasgela ibiltaria uztailaren 4ean egongo da Eibarren Txaltxa zelaiko plazan.

Ikastaroak dohainik dira.

Izen ematea eta harremanak

Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan, 943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo posta helbide elektroniko honetara jota: info@kode-eskola.eus

Eguneroko agenda

10:00 Programatu I  (BETETA)
11:00 Scratch ezagutu (BETETA)
12:00 Bideo-jokoak sortu (BETETA)
13:00 Programatu ordenagailurik gabe
16:00 Programatu ordenagailurik gabe
17:00 Bideo-jokoak sortu
18:00 Webguneak programatu
19:00 Programatu II

PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE 8-12 urte

Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera.

SCRATCH EZAGUTU 8-12 urte

Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean.

BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte

Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari!

PROGRAMATU I 12-16 urte

Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen!

WEBGUNEAK SORTU 12-16 urte

Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!

PROGRAMATU II 14-16 urte

Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.