Ibon Aranberriren erakusketa urri amaierara arte luzatuko da eta bi bisita gidatu zuzenduko ditu artistak

2016/10/11
Bisita gidatuak urriaren 14an eta 28an egingo dira (ostirala), arratsaldeko 18:30ean Eibarko Armagintzaren Museoan.

Ibon Aranberri artistaren «Makina eskua da» proiektua datorren urriaren 30era arte luzatuko da Eibarko Armagintzaren Museoan, publikoaren artean piztu duen interesa dela-eta. Horrela, hilabete honetan, bi bisita gidatu antolatu dira datorren urriaren 14an eta 28an (ostirala) arratsaldeko 18:30ean. Leku baten erreserba egiteko idatzi museoa@eibar.eus edo aldiriakafueras@dss2016.eu helbide elektronikoetara.

«Makina eskua da» berrikuspen bat da, eta armagintza gure inguruko eremuetan industria zibilerantz nola aldatu den ondo baino hobeto erakusten du. Artistak, Nader Koochaki koordinatzailearekin batera, piezen esanahiaren aldaketa landu du, jatorrizko ideiatik guztiz desberdindu arte. Horrela, ariketak eta piezak bildu dituzte sektore horien ikaskuntza tekniko eta eskuzko praktika egiten zen eskola eta tailerretan, eta museoaren espazioan kokatu dituzte interbentzioa gauzatuz. Pieza horiek ikusita, ekoizten ziren garaiko kontakizun eta oroitzapenak gogoratu dituzte eibartar askok.

Interbentzioaren antolaketari dagokionez, Aranberrik bi erakusketa-tipologia bildu ditu espazio berean: egungo museoen ibilbide didaktiko-tematikoa eta lehengo erakusketa dibulgatiboen formalismo zurruna.

«Makina eskua da» Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da, eta Eibarreko Udalaren, Armagintzaren Museoaren eta Armeria Eskolaren laguntza du.

Informazio praktikoa

Armagintza Museoa, Eibar.
Bista-Eder Kalea, 10, 20600 Eibar.

Ordutegiak:
Urria: 16:00-20:00 asteazkenetik larunbatera. Igandetan 10:00-13.00
Ibon Aranberrirekin doako bisita gidatuak: urriaren 14ean eta 28an (ostirala) 18.30ean.

Tarifak:
Orokorra: 3 euro
Murriztua: 1,50 euro (erretiratuak, langabetuak eta 26 urtetik beherako ikasleak). Aurretik egiaztatuta.
Doakoa: 7 urtetik beherakoak, eta gainontzekoak, ostegunetan (Museoaren Eguna).