"Harixa emoten" irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea

"Harixa emoten" irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea

Anjel Lertxundi

2016/07/08

Uztailaren 11n euskarazko irakurketa klubean izena emateko epea zabalduko du Liburutegiak

Idazlearekin harixa emoten

 

Azalpena eta helburuak: Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak. 

Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian. 

Izen-ematea: Uztailaren 11tik irailaren 7ra, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez). Gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean. Gehiago izanez gero, zozketa egingo da. 

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak. 

Non eta noiz: Portalean, hilero. Ordutegia: 19:00 – 20:00. Urriaren 4an hasiko da. Anjel Lertxundiren “Zu” liburua aztertuko da egun horretan. Idazleak parte hartuko du saioan.

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. 

Euskaraz

Programa osoa hemen kontsultatu