HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2015/09/11

2015eko irailaren 3tik urriaren 2ra arte.

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko, besteak beste, beheko baldintzak bete behar dira:

  • Euskaltegi batean matrikulatuta egon izana 2014ko martxoaren 22tik 2015eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2014-2015 ikasturtean zehar HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana

Dirulaguntzen zenbatekoa (gehienez):

  • HABEren 1. maila edo baliokidea: 550 euro
  • HABEren 2. maila edo baliokidea: 400 euro
  • HABEren 3. maila edo baliokidea: 150 euro
  • HABEren 4. maila edo baliokidea: 100 euro

Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.

Eskaria egiteko, SAKATU HEMEN.