Gaztelekuen II. topaketa Arraten izango da

2015/09/16
Indianokua gaztelekuak antolatuta, urriaren 3tik 4ra bitartean izango da. Deba, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko nerabeak elkar ezagutzeko eta primeran pasatzeko asteburua antolatu da.

Arrateko aterpetxean gau bat pasa eta asteburu borobil bat burutu nahi baduzu jende berria ezagutuz, etorri Indianokua gaztelekura "Gaztelekuen II. topaketa"-n izena ematera.

Izen-emate epea jadanik zabalik duzu, eta irailaren 25erarte irekia duzu Indianokua gaztelekuaren ohiko ordutegian.

Adi ibili, plazak mugatuak baitira eta irteeraren prezioa 18€koa da.

Anima zaitez eta parte hartu!