Laser-gunera irteera

2015/11/18

DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleek Bilboko Laser-gunera joateko aukera paregabea izango dute Indianokua gaztelekuarekin.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek egun ezberdin eta dibertigarri bat pasatzeko aukera paregabea izango dute. Irteera abenduaren 12an izango da, larunbata. Dena den aldez aurretik izena eman beharra dago Indianokua gaztelekuan azaroaren 17tik 22ra bitartean.

Laser-gunetik irtenda Bilboko Alhondiga bisitatuko dugu.

Irteeraren prezioa 15€-koa da.

Irteerarako aurreikusi diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero zozketa egingo da.

Bilboko laser-gunera joan aurretik, abenduaren 4an arratsaldeko 5:30etan, bilera informatibo bat burutuko dugu Indianokua gaztelekuan.

Animatu eta etorri parte-hartzera! Ederto pasako dugu eta!