Euskarazko piropo lehiaketa abian da

2016/01/28

Piropoak aurkezteko azken eguna otsailaren 21a izango da. Piropoak euskaltegietara edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz euskaltegia@eibar.eus eta eibar@aek.eus helbideetara.

Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan piropo lehiaketa antolatu dute: piroporik onena hautatzeko lehiaketa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak berak jaso edo bota nahiko lukeen piropoa aurkeztuko du. Bi sari izango dira: bat epaimahaiak hautatutakoarentzat eta bestea jendearen boto gehien jaso dituenarentzat. Epaimahaiak originaltasuna baloratuko du.

Parte hartzeko baldintzak

Lehiaketan parte hartu nahi duenak honako baldintzak bete behar ditu:

Aurkeztutako piropoen artean 2 hautatuko dira, bata epaimahaiak hautatutakoa originaltasuna baloratuta, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena izango da. Botoa emateko: 

  • Botoa www.eibarko-euskara.com web gunean eman beharko da, martxoaren 6a bitartean.
  • Aurkeztutako piropoen artean gehien gustatatzen zaizuna aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin beharko. Boto emaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da.

Sariak

Saria ematerako orduan, jasotako boto-kopurua eta epaimahaiaren iritzia hartuko dira kontuan. Eta, bi sari emango dira:

  • Epaimahaiaren saria: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta udalaren hainbat argitalpen.
  • Jendearen boto gehien jaso duenarentzat: Udalaren hainbat argitalpen.